Familia
Benarterena baserria eta Loperena familia betidanik artzaintzari eta, bereziki, ardi latx muturbeltzari lotuta egon dira. Txikitatik erakutsi digute ardi mota horrekiko errespetua, guretzat balioen transmisioa, tradizioa, gure lurrarekiko konpromisoa eta arbasoekiko omenaldia esan nahi duena.
Jatorrira itzultzea ez da atzera egitea, jakinduriara hurbiltzea baizik.
6 urte dira gure jatorrira ITZULTZEA erabaki genuela, eta abentura honi ekin genion; eta horrekin batera bizi-proiektu bati ekin genion, Martarena eta Karlosena, eta, nola ez, familia osoarena, hemen garenona nahiz dagoeneko gure artean ez direnena.
Artzainak gara, eta Idiazabal Jatorri Izendapeneko arau zorrotzei jarraituz egiten dugu gazta, gure artaldearen esne gordinarekin bakarrik.
Gure gaztaren atzean historia bat dago, gure familiarena, eta baita kultura oso bat, herri bat, paisaia bat eta hizkuntza bizi bat ere. Gure lana bizimodu bat da guretzat, belaunaldiz belaunaldi transmititu digutenaren aldeko konpromisoa, eta hori antzematen da gure ekoizpen-eredu jasangarrian, lurrari lotua eta ingurumena errespetatzen duena.