Nola egiten dugu lan?
Gure artaldea 400 ardi latx muturbeltzez dago osatuta, gure inguruko arraza autoktonoa, hain zuzen. Landako ardia da, mendi eta belardien kudeatzailea, eta oso kalitate handiko esnea ematen du.
Artzaintza ekoizpen iraunkorreko eta ingurumena errespetatzen duen eredu gisa ulertzen dugu. Horregatik, abeltzaintza estentsiboaren aldeko apustua egin dugu: gure ardiek Egozkueko belardietan, Baratxueta mendiaren magalean eta gertuko Adorraga mendian bazkatzen dute, hain zuzen. Izan ere, guztiaren jatorria lurrean dagoela uste dugu. Eredu horrek biodibertsitatea mantentzen eta gure mendi nahiz belardiak kudeatzen eta garbi mantentzen laguntzen du.
Gure artaldea elikatzeko, ahalik eta lehengai naturalenak baliatzen ditugu (bazka propioak eta transgenikorik gabeko pentsua). Aipatzekoa da, urtearen zatirik handienean, artaldearen elikaduraren oinarria gure larreetako belar freskoa dela; horrek kalitate handiko esnea bermatzen digu, Omega 3n eta gantz-azido asegabeetan aberatsa.
Gure artaldea hobekuntza genetikoko programa aitzindari batean dago sartuta 1964tik, eta 8 urtez jarraian ustiapen onenaren saria lortu du Uharte Arakilen urtero ospatzen den Artzai Egunean.