Produktuak
Idiazabal gazta naturala
Pasta prentsatuko eta koagulazio entzimatikoko gazta, ardi latxaren esne gordinarekin eta gatzagi naturalarekin egina. Gehigarri kimikorik gabea. Bere usainagatik, bere testura koipetsuagatik eta bere zapore garbi eta iraunkorragatik nabarmentzen da.
Idiazabal gazta ketua
Pasta prentsatuko eta koagulazio entzimatikoko gazta, ardi latxaren esne gordinarekin eta gatzagi naturalarekin egina. Gehigarri kimikorik gabea. Ukitu ketua ematen diogu modu naturalean, gure inguruan hain ugaria den pago-egurrarekin, ke zapore leun eta orekatua ematen diona.
Latxa Gazta
Loperena Etiketa Beltza. Ardi latxaren esne gordinarekin egindako gazta, gutxienez 3 hilabetez ondu dena. Kalitate goreneko gazta, Idiazabal Jatorri Deiturako dastatze-komiteko 2 kidek kalifikatutako dastaketa bat gainditu duena, eta parametro guztietan (kolorea, aroma, testura, zaporea…) puntuazio altuena lortu duena. Hoberena nahi dutenendako egina.
Gaztazaharra
Gazta-krema. Latxa ardiaren esne gordinez ondutako gaztarekin egindako krema. Zapore biziko eta testura krematsuko krema zuria da. Marmelada batekin konbinatutako aperitibo gisa edo saltsak egiteko aproposa da.