Biba Zuek programa gure etxaldean
Martxoaren 8an Aritz Ganboa eta bere taldea (Biba Zuek programa) gure etxaldean egon ziren. Experientzi oso polita. Eskerrik asko Aritz…




Egozkue · Anue harana · Nafarroa
Artzainak gara, eta Idiazabal Jatorri Izendapeneko arau zorrotzei jarraituz egiten dugu gazta, gure artaldearen esne gordinarekin bakarrik.
400ardi latx muturbeltz

01
Loperena gaztandegi familiar bat da, Egozkuen (Anue harana) dagoena, Baratxueta mendiaren magalean. Bertan sortu zen proiektu hau, familiaren tradizioarekin jarraitzeko asmoz.
Jatorrira itzultzea ez da atzera egitea, jakinduriara hurbiltzea baizik.

02
Gure artaldea 400 ardi latx muturbeltzez dago osatuta, gure inguruko arraza autoktonoa, hain zuzen. Landako ardia da, mendi eta belardien kudeatzailea, eta oso kalitate handiko esnea ematen du.

Izan ere, guztiaren jatorria lurrean dagoela uste dugu.

03
Hainbat gazta mota ekoizten ditugu, gure artaldearen esne gordinarekin bakarrik.

Pasta prentsatuko eta koagulazio entzimatikoko gazta, ardi latxaren esne gordinarekin eta gatzagi naturalarekin egina. Gehigarri kimikorik gabea.

Pasta prentsatuko eta koagulazio entzimatikoko gazta, ardi latxaren esne gordinarekin eta gatzagi naturalarekin egina. Gehigarri kimikorik gabea.

Loperena Etiketa Beltza. Ardi latxaren esne gordinarekin egindako gazta, gutxienez 3 hilabetez ondu dena.

Gazta-krema. Latxa ardiaren esne gordinez ondutako gaztarekin egindako krema. Zapore biziko eta testura krematsuko krema zuria da.
Txapeldunordeak Nafarroako Artzain Gazta Txapelketan. Uharte Arakil.
Txapeldunak. Irurtzun. Artzai Gazta Herri Txapelketa.
World Cheese Awards. Bergen (Norvegia). · Urrezko domina eta Zilarrezko domina.
Ordiziako Txapelketan finalistak.
Txapeldunordeak. Irurtzun. Artzai Gazta Herri Txapelketa.
World Cheese Awards. Bergamo (Italia). · Urrezko domina eta Zilarrezko domina.
Txapeldunordeak Nafarroako Artzain Gazta Txapelketan. · Uharte Arakil.
Ordiziako Txapelketan finalistak.


Artzai Gazta elkarteko kide gara, kalitatea bermatzen duen eta gure gazta berezi egiten duen artzaintza-eredua.
Martxoaren 8an Aritz Ganboa eta bere taldea (Biba Zuek programa) gure etxaldean egon ziren. Experientzi oso polita. Eskerrik asko Aritz…
Hay que entender el valor añadido de los pequeños productores: el cuidar la montaña y el paisaje, la ganadería expansiva, mantener los…
Gaur Uharte Arakilen ospatu den XXXIX. Nafarroako ardi Latxa gazta txapelketako irabazlea Angel Linzoain - Atekoa izan da. Nafarroatik…